Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Bihar salgai jarriko dira larunbateko Betis-Eibar partidarako sarrerak

Adinekoek 10 euro ordaindu beharko dute eta 13 urtetik beherakoek 5 euro

Larunbatean, irailaren 7an, Liga F-ri hasiera emango dio emakumezkoen lehen taldeak. Lehen jardunaldi honetan, talde armaginak Betisen aurka jokatuko du Ipuruan, 18:00etan. 

Partida honetarako sarrerak Orsaixanen erosi ahal izango dira, bihar, ohiko ordutegian. Baita ere partida egunean bertan, hasi baina ordubete lehenago, aurreko denboraldian bezala. 14. ateko leihatila eta 14. atea izango dira, ohiko moduan, zelaira sartzeko erabiliko direnak. 

Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da adinekoentzat eta 5 eurokoa 13 urtetik beherakoentzat. Gainera, emakumezkoen lehen talderako iazko abonuak urte osoko partidetarako balioko du, beraz 2024. urtea amaitu arteko partida guztietara sartzeko aukera izango dute abonatuek.

Gogorarazten dugu, gainera, gizonezkoen lehen taldeko abonatuek ere emakumezkoen lehen taldeko partida guztietarako sarrera librea izango dutela Ipuruan jokatzen duten partidetan.