Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek salgai jarri ditu UD Almeriaren aurkako partidarako sarrerak

Etxeko taldeak 400 sarrera bidali ditu 20 eurotan.

Eibarrek salgai jarri ditu UD Almeriaren aurka jokatuko den partidarako sarrerak. Partida igandean jokatuko da 21:00etan UD Almeria Stadium futbol zelaian.

Etxeko taldeak 400 sarrera bidali ditu 20 eurotan eta ostegunera 19:00 arte erosi ahal izango dira Orsaixanen.

Sarrerak eskuratzeko, nahitaezkoa da kontaktuko datuak eta datu pertsonalak ematea.