Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Denboraldiari hasiera borobila eman dio emakumezkoen lehen taldeak

Ane Campos eta Espe Pizarroren golekin irabazi du Yerai Martinen taldeak Betisen aurka denboraldiko lehen jardunaldian

24-25 denboraldi honetako lehen partidan, Eibarrek Betis hartu du Ipuruan. Partida zaila eta berdindua izango zela zirudien, eta hala hasi da. Lehen zatian armaginei kosta egin zaie partidan sartzea, baina lehen ordu erdia beteta, Betisek zailtasunak izan ditu area defendatzeko.

Monnecchik lehena izan du, bera bakarrik atezainera izugarrizko korrika egin eta gero, baina ez du lortu gola egitea. Halako zenbait izan ditu, eta nahiz eta errematatzea lortu ez duen, partida ederra eskaini du italiarrak eta arriskua sortu du Betisen defentsan.

Eibarrek ez zuen markagailua zabaltzen lortzen, baina hurrengo minutuetan saiatuz eta saiatuz, azkenean lortu dute. Amanik Patrirekin izan duen konexio onaren ondoren, Ane Camposek lehen gola egitea lortu du. Bigarren zatia hasita, Espe Pizarrok bigarren gola egitea lortu du eta honek Betis egoera zailean utzi du.

Partidaren lehen ordua bete denean, Yerai Martinek lehen aldaketak egin ditu. Lehen golegilea, Ane Campos, eta Amani, txartel horia zuena, kendu ditu zelaitik eta Leire Peñari bere lehen minutuak emani dizkio. Andrea Alvarez ere atera da zelaira. Geroago, Laura Camino, Van Deursen eta Anneliek ere minutuak izan dituzte.

Partida zaila eta berdindua espero zen, baina ondo egin diote aurre armaginek, hiru puntuak etxean geratzea lortuta. Hurrengo asteburuan berriro izango dute partida etxean, oraingoan Valencia CFren aurka, zeintzuk aurreko denboraldian ere aurkari zuzenak izan ziren.